JUUL saria gazte eta haur literaturari buruzko saria da. Nafarroako Ikastolen elkarteak urtero ematen dituen sariak dira. Idazle eta ilustratzaileei ematen diete sari hau. Hoberena da haurrak direla zuzenean bozkatzen dutenak ipuin hoberenari, benetako bozketak antolatuz, urnak eta guztiz. Haur txikienen arloan irabazi dugu Asisko Urmeneta eta biok aspaldian asmatutako ipuin liburu batekin: Nora Hoa Xirimola. Antolataileek esan zutenaren arabera, lehen aldia da atal honetan (3-6 urteko adinan) ipuin klasikoa ez den batek irabazi duena. Beste saridunak izan dira: Mikel Valverde eta Jesus Lucas ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide, Iñaki Zubeldia, Jasone Osoro eta Antton Kazabon idazleak. Irakurri dezakezuen albiztea Berrian eta Argian.

Eskerrik asko!JUUL saria gazte eta haur literaturari buruzko saria da. Nafarroako Ikastolen elkarteak urtero ematen dituen sariak dira. Idazle eta ilustratzaileei ematen diete sari hau. Hoberena da haurrak direla zuzenean bozkatzen dutenak ipuin hoberenari, benetako bozketak antolatuz, urnak eta guztiz. Haur txikienen arloan irabazi dugu Asisko Urmeneta eta biok aspaldian asmatutako ipuin liburu batekin: Nora Hoa Xirimola. Antolataileek esan zutenaren arabera, lehen aldia da atal honetan (3-6 urteko adinan) ipuin klasikoa ez den batek irabazi duena. Beste saridunak izan dira: Mikel Valverde eta Jesus Lucas ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide, Iñaki Zubeldia, Jasone Osoro eta Antton Kazabon idazleak. Irakurri dezakezuen albiztea Berrian eta Argian.

Eskerrik asko!
1 June 2008, by admin. Posted in Hezkuntza, Personal compiuter | 5 Comments »