Abangoardia artistikoen historia (1). Inpresionismotik Futurismora

Abangoardia artistikoen historia. Inpresionismotik Futurismora

Oharra: Testu honek nire eritziak jasotzen ditu. Datuak kontrastatu ditut, hala ere, “ibilbidea” nire kabuz egin dut.

William Turner (1775-1851) impresionismaoren aintzindaria izan zen. Turner pintore ingelesaren koadroak ikusirik, argiaren protagonismoaz jabetu gara. Bere itsasontzietako koadroetan, zeruaren koloreak, sua, itsasoa, kea, eta halakoen egiturek, inpresionismoaren aitzindariaren aurrean gaudela azaltzen digute. Sinbolikoki ere, atoiontzi “berri” batek belaontzi (zahar) bat eramanez, aro modernoa aldarrikatzen du.

William Turner 1838 - Temeraire gerra untziaren azken bidaia, desegitera eramana

Argazkigintzaren etorrera oso garrantzitsua da arte modernoaren iraultza ulertzeko. Kontutan hartu behar dugu ordura arteko pintore askoren diru-iturri nagusienetako bat izan zela erretratuak egitearena. Bai pertsonena, eta bai etxeena (paisaiak), bezeroaren “jabegoa” islatzeko, “Finka hau ere nirea da” esanez egongelan azaltzeko gonbidatuei, harrotasunez. Erretratuaren kasuan, errenazimenduan eta barrokoan erregeenak eta nobleziarenak baziren ere (pentsa dezagun, adibidez, Velazquezen “Meninas” koadroari buruz), beranduago, XVIII. mendean, pixkanaka pixkanaka, burgesek ere beraien eta beraien familien erretratuak eskatzen hasi zizkien pintoreei (Sorolla, esaterako). Testuinguru honetan, argazkigintzak erretratu merkeagoak eta epe laburrean egingarriak ekartzen ditu. Pintoreek, orduan, hiru aukera zeuzkaten: beti bezala jarraitu (dekadentzia, pixkanaka pixkanaka), argazkilari bihurtu (askok hori egin zuten) olioak eta pintzelak eta kaballetea, daguerrotipoa eta tripodearen ordez aldatuz; ala pintore jarraitu, baina erretratuak eta naturari kopiak egiteari utziz.

Hirugarren talde hau da interesgarriena. Argazkigintzak egiten badu orain kopia mekaniko eta merkeak, zer egin dezake pintoreak? Argiaren kontzeptu berri hau, irudia osatzen duen lehengaia bezala, aztertu nahi izan zuten, estudioa utziz eta kanpoan pintatuz… argia bera. Hala sortu zen Inpresionismoa. Arratsalde batean, katedral bera 10 aldiz (edo gehiago) pintatu ahal zuen pintore inpresionista batek, bere kaballetea mugitu gabe. Artelan hauek esan nahi dutena da: katedral bera izan daiteke, baina argia aldatu ahala, ikusten dudana aldatzen da, eta nik ikusten dudana pintatzen dut, aldioro.

Claude Monet - 1894 -Rouen-go katedrala

Artearen historia beti etapak, mugimenduak, eta aurreko artisten lorpenak ezagutuz, aurrerapausoez osatu da, nahiz eta batzutan, pausu horiek, itxuraz, atzerakoak izan.

Prerrafaelitak, pintore talde berezi bat izan zen. Erdi aroan bezala bizi eta pintatzen hasi ziren. Beraien koadroak eszena erromantikoak islatzen dituzte, beraien emazteak, neskalagunak edo beraiek ere erretratatuz, eszena historiko eta mitologikoetan.

John Everett Millais - 1852 - Ofelia

Europan I gerra mundiala hasi zen eta honek erabat eragin zuen arte historiaren bilakaeran. Gerra era gordinean pairatu zituzten artistek, nazismoaren kontrako alemaniarrek esate baterako, Espresionismoa landu zuten. Estilo oso gogorra, beraien gizartearen egoeraren isla.

Edvard Munch, 1893 - Oihua

Bitartean, Italian, beste joera sortu zen, Futurismoa. Artista futurista asko, berriz, bolondres joan ziren gerrara. Garai berriak zirela eta elektrizitatea, kotxeen habiadura, mekanika, iraultza, biolentzia, bonbak eta gerra miresten zuten. XX. mendeko modernitatea zela aldarrikatzen zuten. Beraien manifestu baten slogan esanguratsua: “Automobil bat, orroka metraila gainean arrapaladan, Samotraziako Garaipena baino ederragoa da”. Marinetti eta Boccioni.

Unberto Boccioni, 1910 - Hiria esnatzen da

Hurrengo egunean: Dadaismotik aurrera.

Guzti hau Ane, izan dudan arte historiako irakaslerik hoberenari dedikatua dago. Muxu bat, Ane.

This entry was posted in Blog, De arte, Hezkuntza and tagged , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

2 Responses to Abangoardia artistikoen historia (1). Inpresionismotik Futurismora

  1. nuria says:

    Oso ondo datorkit horrelako gauzak irakurtzea! Keep it up!

  2. Pingback: Pernan Goñi » Blog Archive » Abangoardia artistikoen historia (eta 2). DADAtik Pollockeraino

Comments are closed.