Elkar Hezi-ko ikasleen erretratoak

Nire Oñatiko lagun bat maisua da, Elkar Hezi ikastetxean, eta ikasturte bukaerako “orla” ditxoso hori nolabait alaitzeko, bere ikasleen karikaturiak edo erretratuak egitea eskatu zidan. Hona hemen emaitza, halako poster bat banatu zioten ikasle bakoitzari:

Lan polita izan da, delikatua (gaztetxoak eder agertu behar dira, badakizu…). Erretratuak argazkiak baliatuz pintatu ditut, digitalki. Azkenian, gustura geratu dira. Hona hemen batzuk:

E eguna ailegatu zen, eta orlaren erretratuek, eta bere sendiek ere, ebentoan parte hartu zuten:

Gaua ailegatzean, karikaturak proiektatu zuten Santa Marinako plazan paratutako pantallan, eszentakoia eta guztiz. Irrifarreak eta begirada konplizeak nagusi. Umeek “erretratatutakoa” bilatuz, lagunek ageritako lagunari animatuz, giro ederra sortu zen marrazkiak oinarri izan zuen ebentoan!

Gustatzen al zaizkizu? Zure ingurukoen erretratuak egiteko irrikitan nago!

This entry was posted in Blog, Illustration, portraits and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

3 Responses to Elkar Hezi-ko ikasleen erretratoak

  1. Iñaki says:

    Dabuti osaba, dabuti.
    Benetan.

  2. Guzmán says:

    Kaixo Pernan! Elkar Heziko irakasle nauzu eta zoriondu nahi zaitut egin duzun lana dela eta. Izugarria! 3. mailako turorea naiz, eta nire ikasleek zure lana ikusi zutenean esan zuten ea beraiek ere horrelakorik izango zuten eskola amaitutakoan.

  3. NEREA GAUTHIER says:

    ZORIONAK! LAN POLITA EGIN DUZUNA, ETA IKASLEAK GUSTORA ETA KONTENT IKUSTEN DITUT. HORI DA GARRANTZITSUENA, BATEZ ERE ADIN HORRETAN.

Comments are closed.