Ondasun kolektiboak

Azken urte honetan lan asko egin dut Graphic Recording kontuarekin gai askori buruz marrazten: Hezkuntza, Berrikuntza, Bakea eta Giza eskubideak, Osasuna, Kultura,… Guztiei buruz ikasi izan dut zerbait, doodling eginez hitzaldiak jarraitu egiten direlako, jarraitu eta ongi jarraitu, gainera!

Soberania-Alimentaria-33

‘Ondasun kolektiboak’ ihardunaldiak asko inpaktatu ninduten. Mugarik Gabe eta EHNE Bizkaia erakundeek antolatua, Jeronimo Aguado, Isa Alvarez, Angel Calle, Cristina Sancho eta Paula Castro aritu ziren besteak beste, Gernikako ASTRA gunean. Bazkaria, Ortutik Ahora bertako baserritarrek ekarritako eko-kateringa, oso goxoa! Curruscu-k egindako bideo honetan ongi azaltzen da giroa eta ideia nagusiak. Nik 100 marrazkitik gora egin nituen, eskuz. Gero argitalpen batean erabili izan ziren batzuk…

Bienes Comunes / Ondasun kolektiboak from Mugarik Gabe on Vimeo.

Bertan jasotako ideia zirraragarriak azaldu nahi dizkizuet. Erroetara doazen ideiak ideia erradikalak bait dira. Hirian bizitzetik baserri batera bizitzera joateko animatu ninduten moduko ideia handiak dira. Baina koldarra eta txepela naiz, eta plastic worlden jarraituko dut. Tira, nire biziaren gora-beherak alde batera utzita, hona hemen hitzaldien laburpena. Halako sentimendu, ideia, abentura, ideologia, goxotasun nahasketa, nola transmititu? Saiatuko naiz gogoratzen dudana isladatzen marrazkien laguntzaz:

Soberania-Alimentaria-03Zer egin dezakegu Elikadura Burujabetasunaren gaiari heltzeko? Argi dago gauzak aldatu behar direla, gaur egungo legediak, ohiturak, politikak, izaerak… ez direlako onak Ama-Naturaren ustiapen ekologikoa eta jasangarria izateko… Baserritarrek elikagaiak EGITEN dituzte, sareak sortu… Baina horrekin ez da aski…Soberania-Alimentaria-05Antzinako ohitura batzuk berreskuratzea planteatzen dute: Kooperazioa, Produkzioa, Kontzientzia izan, eta baita ere Giza erakundeak eratu eta sustatu.

Soberania-Alimentaria-06Hirietan ere baserritartasuna landu. Testuingurua aldatu beharra dago!

Soberania-Alimentaria-23Saioa lau atal tematikoetan banatu zen: Lurra, Haziak, Ura… eta… Zaintzak! Hazien kontuarekin zera gertatzen da: industria bihurtzean, haziak produktu bilakatzen dira, aldaerak artifizialki handiagotuz. Transgenikoak, Legediak eta Kostu ekonomikoei buruz ere aritu zen.Soberania-Alimentaria-25 Soberania-Alimentaria-26 Soberania-Alimentaria-28Barazkiak eta dirua, berde ke te kiero berde… Zoritxarrez, korporazio handi batzuen interes ekonomikoen erruz, nekazaritza arriskuan dago.

Soberania-Alimentaria-32Haziak nola gorde egiten diren, eta baita ere gordetze soila ez dela aski, zeren eta ezagutza beharrezkoa da! Eta ezagutza, baserritako gizon eta andere zaharretan dago.Soberania-Alimentaria-33Hiritik baserrira joaten direnen jarrerei buruz ere aritu ziren. Oso ikuspegi jatorra iruditu zitzaidan: errespetua, entzutea, hiritarron ‘orojakintasun teorikoa‘ zalantzan jartzea…Soberania-Alimentaria-35Uraren gaiari Cristina Sanchok heldu zion. Amayuelaseko aditu honek ederki azaldu zuen nola gaur egungo legediak uraren erabilera naturala oztopatzen duen, zoritxarrez.

Soberania-Alimentaria-36Batzutan, halako ‘Titular‘ gisako esaldi bat ateratzen denean, marrazki handi bat egiten dut, kar-kar-kar! BASERRI-KULTURARI DAGOKION BALIOA EMAN. Konturatzen bazarete, barazkien artean, bihotz bat eta feministen ikurra dago!Soberania-Alimentaria-40

Sekuentzia honetan ikusten nola marraztu nuen Graphic Recordinga, eta gero marrazkien erakusketa paretan, jendeak ideiak gogoratzeko.
Sekuentzia honetan ikusten da nola marraztu nuen Graphic Recordinga, hizlariaren ideiak zuzenean harrapatuz eskuz egindako irudien bitartez, eta gero marrazkien erakusketa bertako paretatan, jendeak ideiak gogoratzeko. Argazkiak: Curruscu-k egindako bideotik.

Unai Aranguren LURRAri buruz aritu zen:

Soberania-Alimentaria-44Lurraren gaiari helduz asko hitzegin zen Jabetzari buruz, ‘Norena da Lurra?’, hiriak eta herriak…

…gure izaera egoista…Soberania-Alimentaria-49Inoiz etzan al zara lurraren gainean, zelai batean? Usaindu al duzu inoiz? Dastatu al duzu? Ikutu, hartu, atxikitu eskuen artean? Lurrarekin inoiz berba egin al duzu? Entzun al duzu?Soberania-Alimentaria-50Kontutan hartuta zein itsusi diren errepidetako rotondetako ‘eskulturak, ba, beharbada, baratza batzuk jarriz gero, tomatetxo batzuk lortu genitzakeen, ezta?Soberania-Alimentaria-65

Bilboko Mamiki konpartsako eta Bizkaiko Emakumeen Asanbladako Alba Garcia eta Isa Alvarez aritu ziren Zaintzak kontzeptuari buruz. Nekazaritza ez da lurra eta animalien ustiapen ekonomiko hutsa. Bizitzeko era bat da, gure bizimodu sasiburgesatik oso ezberdina. Zaintzei balioa ematen zaio, lan produktiboa eta erreproduktiboa parean daude, mundu feministagoa, ez horren patriarkala. Elikadura propioaren helburua lortzeko, lehen pausua gizon eta emakumeen artean zaintza lanen partekatzea da.

Soberania-Alimentaria-70Ideia hau interesgarria da: Nork dauka zaintzak gogoan? Nor arduratzen da zaintza guztien kudeaketaz? Soberania-Alimentaria-71Erosketak egitea guaiarena egitea izan daitekelako… Ikusten ez diren zaintzak, nork egiten ditu?

Soberania-Alimentaria-75Maite duzuna zaindu. Behar duzuna zaindu. Eta berak zainduko zaitu zu.

Soberania-Alimentaria-80 Jerónimo Aguadok bere gazte denboran gurasoen lurrak lantzeko nola traktore asko sartu zuten kontatu zigun. Bere aitaren jarrera gazteei beraien ideiak garatzea uztea izan zen, baina ‘Ya os daréis cuenta’ botaz… Gazteek, azkenean, ustiapen ekologikoagora bueltatu ziren, egoera ‘Ya os daréis cuenta’-tik ‘Ya os habéis dado el batacazo’-ra pasatu zenean…

Soberania-Alimentaria-91Benetan hunkigarriak eta jakintsuak Jeromoren hitzak. Bere karisma izugarria da. Baserritarraren karikaturizazio interesatuaz mintzo zen, baita ere unibertsitateaz, ezagutzaz, begiradez, eta hiria eta basoaren zibilizazioen elkartrukaketaz.

Goiko bideoa ikusteko gomendatzen dizuet, oraindik ez baduzue ikusi!Soberania-Alimentaria-97Soberania-Alimentaria-98

Gure burua nekazarizatu dezagun!Soberania-Alimentaria-99
Laster arte!

kaixo-opPD: Gustatu al zaizu post hau? Pernan Goñi marrazkilariak Graphic Recording saioak egiten ditu, hitzaldiak eta hizketaldiak marraztuz. Euskaraz ala gazteleraz, eskuz ala tresna digitalez. Lan bila dabil, beraz, ez zalantzarik izan harremanetan jartzeko! Marrazki ederrak zuzenean egiteaz gain, interneteko sare sozialetan partekatuko du ebentoaren gora-beherak. ‘Contact’ ataletik email bat bidali diezaiokezu.