Karikatura tallerra Zumalakarregi museoan

Ormaiztegin, gaztetxoentzako “KARIKATURA TAILERRA” Pernan Goñiren eskutik. Irailak 23, 16.00-19.00

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museo dotoreko lagunek, bertan karikatura tallerra emateko gonbitea luzatu zidaten, gaztetxoei. (12 urtetik gorakoentzat).

Apuntau!:

Datorren larunbatean, Irailak 23, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara izango da.

Zer egingo dugu? Ba, hasteko, ondo pasatu. Oso zaila da marrazten ongi aritzea sufritzen ari bazara! Hala ere, lana edo, apurtxo bat egin beharko dugu. Lasai, ze materialea bertan egongo da. Tallerra teoriko eta batez ere praktikoa izango da. Teknika klasikoak eta digitalak ikusiko ditugu.

3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

Deitu izena emateko! Kopuru mugatua da eta! Merienda ere badau!

Zumalakarregi museoa info:
943 88 99 00
mzumalakarregi@gmail.com