I designed these brand new visit-cards for myself!
Kaixo! Tarjeta berriak egin ditut! Asko kostatu zait, 10 urte edo, gutxi gora behera, bueno, ez horrenbeste, txantxetan… Baina, tira, azkenean, hemen daude. Gustatzen? Aspaldi nengoela niretako tarjetak egiteko asmoarekin… Beti nenbilen nire kontaktua post-it-etan eda paper puska xiztriñetan ematen… Noski, ez da batere itxura ona nire buruaz eskaintzen nuena. Eta hori ez da posible, ezin liteke! Marrazki asko egin eta gero, nire FirePlace-eko lankideek asko lagundu zidaten erabakitzen. Inprimatu The Folio Club delakoan.
Es un honor mostrar aquí las ilustraciones que dibujé para la decoración del Karikato, en Ermua, una iniciativa de la valiente Laura, y un encargo del diseñador Txek. Enjoy!
Antonio Casado da Rocha-k idatzitako “Esku ezkerraz” poema liburuaren azalarako marrazkia egin nuen.
Eta baita ere Antonio lagunaren karikaturia, nola ez. Utriusque Vasconiae argitaletxe ausartak argitaratu du liburua. Igandean, Larrabetzun, aurpegia elkarri ikusiko diogu.
Antonioren lana, poeta moduan, asko erakartzen nau. Alde batetik, egile eta dibulgatzaile lana egiten duelako. Bestalde, gaztelera eta euskararen arteko tensio horretan ere badagoela iruditzen zaidalako, (ni neu nagoen bezala). Gainera, ez du “gai handietaz” aritzen, gauza xumeak gustatzen zaizkio: bere familia, bidaiak, hegazkinak, ordenagailuak,… Burges puntu bat ere badauka bere poesiak, eta horrek “benetasuna” azaltzen du bere lanean, burrukalari itxura egin barik, ez burrukalarion alde edo kontra egoteagatik, “itxura egitea”-rena ez doala hortik. Zaila da ezeren itxura ez egitea, eta Antoniok zerbaitetaz planta egiten badu, poetarena da. Zer dira artistak, artisten planta egiten duten tipo xelebre batzuk baino?
Egun batez, bederen, euskal letren lore ta esnegainarekin egongo naiz!
Uso de cookies
Esta web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de uso. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.