Datorren larunbatean, hilak 4, Bilboko Alondegian ospatuko den “Autoeditatuak” 2. edizioan egongo naiz, Alokairuan komiki-liburuaren autoeditorea naizenez… Mila esker Autoeditadosen iazko ediziora ere gonbidatu ninduen Leandro Alzate nire lagunari!
Autoeditados azoka moduko bat da, sarrera dohainik, noski, eta bertan estatuko hainbat fantzine eta argitalpen bitxi asko ikusteko aukera izango dugu.
(Argazkia iazko ediziokoa da)
Partehartzaileak hauexek izango gara: AUX Magazine, Banizu Nizuke, Belleza infinita, EL KARMA, Estudiosos del tema, Gorka Velasco (ABK), Iker Garai, Jerseys para los monos, Miss & Mister AA, New papers, NOIZ Agenda Kulturala, Nopromodel skate fotografía, Oficina de hechos, Ojo de pez fanzine, Rumble, Ultrarradio ediciones, Zócalo fantzine laureatua, eta ni neu, Pernan Goñi. Pena “Fuerza Vital” fantzinea ezin egotea…
Aurten ez da egongo iaz egon zen KO (Komikia Online) lehiaketa. Aurrekontua murriztu dute, antza, edo beste gauza batzutarako bideratu…
Info gehiago facebookeko orrian eta Black & White-k egingo duen tallerrarri buruz, hemen.
Umeek eta gaztetxoek ere izango dute zeregina, Sapaburuk emango duen tallerran!
Zatoz zahatoz!