Categories
Euskaraz Illustration

STEM profesioak gazteak inspiratzeko liburuxka

Elhuyar Fundazioko lagunek “STEM profesionalak gazteak inspiratzeko” liburuxka prestatu dute. Bertan nire ilustrazioak daude. Plazer bat izan da proeiktuan parte hartzea. ‘STEM profesionalak gazteak inspiratzeko’ liburuxka pdf formatoan deskargagarri dago esteka honetan.

Aitortzen dut lehen kontaktua Graphic Recording delakoa egiteko izan zela. Elhuyarreko egoitzan Digna Couso adituaren hitzaldi batera gonbidatu ninduten, bertan marrazteko. Han harrapatu nituen STEAM delakoaren pintzelkada nagusiak, gero liburxkan agertzen den halako marrazki batean.

STEAM profesionalak beharko dira gizartean etorkizunean. Ongi prestatzen badira, lan ona eta diru sarrera dexentekin lortu dezakete oraingo gaztetxoek biharko egunean. Hala ere, gazte askok ez dut STEM maite, gehienbat, neskek. Posizionamendua (jarrera) ez delako batere indartsua, gizarte, famili eta autopertzeptzioaren hainbat faktoreengatik. Hauxe aztertu egiten da, eta hobetzeko klabe batzuk eskeini ere bai.


STEM identitatea sustatzeko, gaztetxoei transmititu behar zaie profesionalak pertsona arruntak direla.

Neskak dira gehien alboratzen dutenak STEM mundurako bidea. Lan asko egiten ari da ereduak eskeiniz, emakume langileak edonon daudela erakutsiz, baita ere uste ez duzun toki eta lanpostuetan.

Kontrazalean benetako zientzialari emakumezko eta gazteen presentzia bisuala eman nahi izan genuen. “Gu zientzialariak, zu… zegatik ez?” euskal leloaz. Ekinean da Elhuyarrek zientzialari gazteak aurkezten dituen webgunea.
Oso harrera ona izan du materiale hau eta CAP delakoren ikastaroetan erabiltzen dutela esan digu txoritxo batek. oso pozik gaude eta gehiago prestatzen ari gara! Deskargatu nahi baduzu, hona hemen esteka.

Categories
Blog Euskaraz Hezkuntza portraits Taller Workshops

Karikatura tallerra Zumalakarregi museoan

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museo dotoreko lagunek, bertan karikatura tallerra emateko gonbitea luzatu zidaten, gaztetxoei. (12 urtetik gorakoentzat).

Apuntau!:

Datorren larunbatean, Irailak 23, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara izango da.

Zer egingo dugu? Ba, hasteko, ondo pasatu. Oso zaila da marrazten ongi aritzea sufritzen ari bazara! Hala ere, lana edo, apurtxo bat egin beharko dugu. Lasai, ze materialea bertan egongo da. Tallerra teoriko eta batez ere praktikoa izango da. Teknika klasikoak eta digitalak ikusiko ditugu.

3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

Deitu izena emateko! Kopuru mugatua da eta! Merienda ere badau!

Zumalakarregi museoa info:
943 88 99 00
mzumalakarregi@gmail.com

Categories
Blog Euskaraz Graphic Recording

TOKIKOMentzako Graphic Recording

Orain dela aste batzuk Arrasaten bilkura bitxi baten parte hartzeko marrazketan eskatu zidan nire laguna @Joxe-k. Ihardunaldi horretan Euskal Herriko hainbat komunikabide ‘txiki’en kezkak eta gorabeherak aztertzen ziren, hitzaldi interesgarriak tartean izan zirelarik. Zabaltzeko hitzak Kike Amunarriz eta Jon Sarasuarenak izanik, argi zegoen hizkuntzen erabileraren gaia eta kultur maila interesgarriko ekimenean geundela. Kataluniatik etorritako hainbat hizlarik (Francesc Fabregas ikusi eta Eli Vivas nituen) bertako panoramaren berri eman ziguten, Jorge Campanillas laguna ere handik ibili zen, eta Ramón Salaverriak aro digital berriaren hainbat pista kontutan hartzekoak.

Sariak ere egon ziren, eta saritua izan zen Hiruka-k nire marrazki batzuk eman zituen bere hurrengo alean!

Horra hor bertan egindako marrazki guztiak SLIDER delakoan.

This slideshow requires JavaScript.

Taulara joan behar izan nintzen apurtxo bat…