“HIESA zigor justua da jokaera sexual ezzuzen batentzat”
Kalkutako Ama Teresak. Eliza katolikoak beatifikatuta.

2009 Martxoan, euskal kulturako pertsona oso ezaguna, eta nik urte askotatik miresten nuena, H.-k, email bat bidali zidan euskerazko webgune berri bat prestatzen ari zirela esanez. Rue89.com modukoa izango zen, baina txikiagoa. Nire blogean argitaratzen nituen komikiak argitaratzeko eskatzen zidan, gustukoak zituelako. Dirurik ez zeukatela esan zidan.
Asko poztu nintzen eta berehala baiezkoa eman nion H.-ri.
Webgunea Zuzeu.com deitzen da. Edukinen ekoizpena erabiltzaileen esku dago. Baina webgunearen estruktura arraro xamar iruditu zitzaidan. Nik ulertu nuenez, bi kazetariz osatutako erredakzioa dago. Gero Begiraleak eta Zuzeulariak daude.
Ni Begirale egin ninduten. Komiki berri bat astero argitaratzeko konpromezua hartu nuen. “Nosfe, Bilboko banpiroa”. Hemen Zuzeun, eta hemen nire flickerren.
H. eta biok “lagun” egin ginen Facebook-en.
Noizbehinak agur esaten nion FB-ean. Berak posteatzen ninduen gehien bat Igandea hurbiltzen zenean eta komikia prest ez zegoenan (bitan edo)
Komikiez gain, bideoren bat eta “comment” bat edo bestekin lagundu nuen.
Bitartian, zuzeu.com webguenak publizitate instituzionala lortu zuen.
Pasa den igandean, 2009-ko Urriaren 19an (7 hilabete bernaduago), nire komika ongi agertzen ote zen begira nengoela, hara non aurkitzen dudala nik ezagutzen ez nuen beste Begirale baten post bat. JL da Begirale hau. Artikulua Eliza Katolikoaren testu tipikoa da, azaltzen zer den zerbitzari izatea Jesus dela ipuin honen protagonista. Nik ez nekien ezer honetaz. Sorpresa hartu nuen, eta ikusten dut 5. testua edo dela! Denak “ebangelizatzaileak”.
Niri eskandalagarria iruditzen zait apaiza batek halako testuak jartzea webgune publiko batean.
Eta uste nuen -aiii gizarajo!- niri bezala, internet erabiltzen, kultura maila bateko mundu osoari. Baina ikusten dut, zoritxarrez, ez dela horrrela. Hare gehiago, badirudi bakarra naizela eskandalizatzen.
Eta nahiz eta oso agerikoa iruditu, azalduko dut zergatik iruditzen zaidan horren eskandalagarria apaiza batek Begirale izatea Zuzeu.com bezalako webgune generalista eta publiko batean.
Eliza Katolikoa erakunde antisoziala da, bere egitura argi eta garbi matxista delako. Inolako emakumerik ezin da apaiza izan, ezta meza eman, ezta gutxciago ere obispo izan, edo Vaticanoko burua. Ez al da hori diskriminazioa?
Zerrenda luzea izan daiteke…
Hala ere, askatasun adierazpenean sinisten dut. JL.-k nahi duena idatzi dezake webgune honetan, gizaki moduan, ez apaiza moduan. Izorratzen nau apaiza moduan sermoia idaztea, ez da ongietorria erakunde matxista batek prestatutako ideia bat, nahiz eta mezua umila dirudi. Neonazi batek kirola ze ona den gorputzarentzako idatzi zezakeen, ala barraskilo siberiarraen erreprodukzioaz, baina izorratuko zidan berdin.
Eta uste nuen niri bezala, baita ere isorratuko ziola kulturako jendeari, eta gonbidatu ninduen H. jaunari. Nik uste nuen lagunak ginela, eta webgune horizontal batean parte hartzen nuelaren ilusioarekin bizi nintzen, eta email puta bat bidaliko zidala abisatuz erakunde matxista bateko propagandista batek blogean argitaratu behar zuela, nire gainean.
Eta apaizaren posta ikusi nuen. Juxtu zeukan izenburutzat “Gure artean horrelakorik ez“. Eta zoratu nintzen. Eta comment bat ipini nuen. Eta gerra hasi zen.
Ez dakit zer den gehien izorratu nauena. Zuzeu.com-en justu nire komikiaren gainean igandero meza botatzen zen pulpito bat deskubritzeak. Ala Zuzeuko inork ez abisatzeak. Ala beharbada hasieratik parte hartu eta gero kontua hala dela besterik gabe eta ez astuna izateko esateak. Ala Zuzeu horizaontala dela esateak. Hala nik hamaika aldiz arrazonamendu hauek esan ostean, ni Zuzeu abandonatzen nuela ez dirurik ez gloriarik ez zegoela esateak. Ala “comment” anonimo batetik nire lagunak aipatzea eta ni “Pelman” deitzea eta nikesan modertzaileari , mesedez, insultoagatik kendu comment anonimo hori, eta moderatzaileak berriz niri esan nik JL-ri esandakoak gogorragoak direla… Guzti hori, ez badute kendu, hemen dago.
Aste osoa daramat hau buruan. Ia ezin dut beste gauzarik egin, ia ezin lanik egin. Zoratzen hasia naizela uste dut. Bakarrik gauza agresiboak egiteaz pentsatzen dut: Zuzeu.com nire etsaia dela esan dut. Eliza Katolikoari gerra deklaratu diot. Uste nuen “kabreo” bat zela, eta zai egon naiz pasatu arte, azaltzeko guzti hau. Baina ez zait pasatzen, beharbada honela azalduz, pastzen zait.
Eskerrik asko egoera nardargarri honetan lagundu nauzuenoi!
22 October 2009, by admin. Posted in News, Personal compiuter | 17 Comments »