Nola dakite Objetuak direla? Agian animaliak dira, hala bestelako entitateak… Indarrak, ala gasa, hala beste bizidun mota bat, guretzat ezezaguna… Eta nola dakite borobilak drela, edo aerodinamikoak? Zergatik dira metalezkoak eta kristalezkoak? Zertarako dauzakte argitxo horiek? Eskilara ba al dakite estralurtarrek zertarako diren? Eta oinik ez badaukate? Zergatik ezin da OVNI bat patata-saku bat bezalakoxea izan? Halako zerbait?
“Señor, protégeme de mis amigos; yo puedo encargarme de mis enemigos.” Voltaire, 1694-1778.
Batzutan, lagunek, gauza “arraroak” egiten dituzte. Gauza astunegiak eskatzen dizkizute, nik neuk “nagusi” nintzenean, nire gatibuei, barkatu, nire langileei ere eskatuko ez nizkien gauzak. Batutzan, nahiz eta nik gorrotatu, “konfiantza dagoenian nazka ematen dau” esaerak arrazoi apur bat duela onartu behar dut. Zer egin halakoetan? Zere gin zure lagunak -azken urteetan- bakarrik deitzen bazaitu gauzak eskatzeko? eta ez “entzun nazazu” eskatzeko, baizik eta “Ea irudi hauxe argiagotu dezakezu Potoshopen”? Bueno, pasatuko zait… Azken boladan sensible xamar nagoela dirudi… Berarekin hitzegin beharko dut… Aiii, “con amigos como estos”… Manuel Vartual-ek esango lukeen moduan… Nire lagueni dedikatua, lagun onei ea besteei, Aste hontako Alokairuan komika!!!
AMASTÉ-tik esaten digute jadanik interneten dagoela Dinamik(tt)ak-09 ekimenaren bideoa. Dinamik(tt)ak zer den ez dakienarentzako, nola azaldu? Ea, izena “Dinamikak” eta “Dinamita” hitzetatik dator. Imagina ezazu 15 eta 18 urte bitarteko nerabea zarela, sensiblea, arteak erakartzen zaitu, edo DJ zara, edo inork ez zaituela ulertzen, ezta zuzeu ere ez zure buruari, edo dena batera. Ikusten dituzun eskaintzak beti dira “Olio pintura ikastaroa ez-dakit-nongo Kultur-etxean”… Joango zinateke, baina zalantzan zaude… Bitartean, nolabait, deskubritzen duzu borrokalari mexikarrez mozorrotutako idealista batzuek proposatzen dutela “Arte kanpamendua museoan”, Artium museoaren barruan BIZItzeko, bertan lo eginez gauero, bi astez, “Gaua Museoan” filman bezala. Gonbidatuak, sortzaileak, pentsalariak, eta halakoak bere lanez mintzatuko dira, era dibertigarrian… Eta gainera Museoan pentsatzera gonbidatzen zaituztela, noiz “asmatu” ziren museoak, ze intentzioarekin, zergatik dira diren bezala (handiak, logelarik gabe…) eta zer egin dezakegu beraiekin gaur egun. Zoragarria, ezta? Kanpamendu hauen berri izan nuenean, amorrua eman zidan gauza bakarra: Zergatik ez zegoen halako ezer ni nerabe nintzenean?
Hona hemen bideo-laburpena:
“Bideoa Victor Iriartek editatu du denon artean grabatutako irudiekaz. Musika DJ Varelaren kantapuskaren Mursego-ren interpretazioa, hauxe izan bait zen kanpamenduaren soinu banda ez-ofiziala.
Orain 2010.ren edizioa pentsatu beharra dago!!!
Gaur betezen du lehen urtebetetzea blog honek, bertan Maite Goñik, Euskaljakintzakoak, egunero hitz berri bat azaltzen duen webgunea. Bertan, hitzaren azalpena, sinonimoak, hiztegien erreferentziak, etab. jartzen ditu. Gero twiteatzen du. Ekimen polita da, eta zuzena, gustatzen zait.
Twitterren izandako elkarrizketa baten ondorioz hasi ginen kolaboratzen. Nik egiten dudana da marrazkitxoa, besterik ez. Maitek hiztak bilatzen ditu, azalpenak, audioa, bideoa, internetera igo… Aupa Maite Goñi!!
Hona hemen nire Halloween komikia. Euskadin geroz eta hedatuagoa dagoen jaia. Eta pozten naiz. “SAntu guztien” jaia baino nahiago dut hauxe. Halloween “politagoa” da, bere kolore ubel eta beltzekin, kalabaza eta buruhezurrekin, pelikula amerikanoekin, marrazki bizidunetakoak ala motoserrenak… Tyrexito-ren bidez enteratu naiz, hala ere, kristauek ere bere alternatiba daukatela Halloweenari: Holywins (Santuak irabazten du). Hala ere, nire ikasle batek behin esan zuen bezalaxe: “Nire hilobian ez du jarriko RIP, jarriko du RAP”!