Ondasun kolektiboak

Azken urte honetan lan asko egin dut Graphic Recording kontuarekin gai askori buruz marrazten: Hezkuntza, Berrikuntza, Bakea eta Giza eskubideak, Osasuna, Kultura,… Guztiei buruz ikasi izan dut zerbait, doodling eginez hitzaldiak jarraitu egiten direlako, jarraitu eta ongi jarraitu, gainera!

Soberania-Alimentaria-33

‘Ondasun kolektiboak’ ihardunaldiak asko inpaktatu ninduten. Mugarik Gabe eta EHNE Bizkaia erakundeek antolatua, Jeronimo Aguado, Isa Alvarez, Angel Calle, Cristina Sancho eta Paula Castro aritu ziren besteak beste, Gernikako ASTRA gunean. Bazkaria, Ortutik Ahora bertako baserritarrek ekarritako eko-kateringa, oso goxoa! Curruscu-k egindako bideo honetan ongi azaltzen da giroa eta ideia nagusiak. Nik 100 marrazkitik gora egin nituen, eskuz. Gero argitalpen batean erabili izan ziren batzuk…

Bienes Comunes / Ondasun kolektiboak from Mugarik Gabe on Vimeo.

Continue reading “Ondasun kolektiboak”