Karikatura tallerra Zumalakarregi museoan

Ormaiztegin, gaztetxoentzako “KARIKATURA TAILERRA” Pernan Goñiren eskutik. Irailak 23, 16.00-19.00

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museo dotoreko lagunek, bertan karikatura tallerra emateko gonbitea luzatu zidaten, gaztetxoei. (12 urtetik gorakoentzat).

Apuntau!:

Datorren larunbatean, Irailak 23, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara izango da.

Zer egingo dugu? Ba, hasteko, ondo pasatu. Oso zaila da marrazten ongi aritzea sufritzen ari bazara! Hala ere, lana edo, apurtxo bat egin beharko dugu. Lasai, ze materialea bertan egongo da. Tallerra teoriko eta batez ere praktikoa izango da. Teknika klasikoak eta digitalak ikusiko ditugu.

3€ (1,5€ Famili Txartelarekin)

Deitu izena emateko! Kopuru mugatua da eta! Merienda ere badau!

Zumalakarregi museoa info:
943 88 99 00
mzumalakarregi@gmail.com

Elkar Hezi-ko ikasleen erretratoak

Nire Oñatiko lagun bat maisua da, Elkar Hezi ikastetxean, eta ikasturte bukaerako “orla” ditxoso hori nolabait alaitzeko, bere ikasleen karikaturiak edo erretratuak egitea eskatu zidan. Hona hemen emaitza, halako poster bat banatu zioten ikasle bakoitzari:

Lan polita izan da, delikatua (gaztetxoak eder agertu behar dira, badakizu…). Erretratuak argazkiak baliatuz pintatu ditut, digitalki. Azkenian, gustura geratu dira. Hona hemen batzuk:

E eguna ailegatu zen, eta orlaren erretratuek, eta bere sendiek ere, ebentoan parte hartu zuten:

Gaua ailegatzean, karikaturak proiektatu zuten Santa Marinako plazan paratutako pantallan, eszentakoia eta guztiz. Irrifarreak eta begirada konplizeak nagusi. Umeek “erretratatutakoa” bilatuz, lagunek ageritako lagunari animatuz, giro ederra sortu zen marrazkiak oinarri izan zuen ebentoan!

Gustatzen al zaizkizu? Zure ingurukoen erretratuak egiteko irrikitan nago!

¡Ya esta aquí el video de Dinamik(tt)ak 09! / Dinamik(tt)ak 09 bideoa hemen dago!

Desde AMASTÉ nos comunican que ya está en el internet el vídeo-resumen de Dinamik(tt)ak 09. Para quien no sepa lo que es Dinamik(tt)ak, a ver, cómo explicar. La palabra viene de Dinámicas y Dinamita. Imagínate que eres un adolescente de entre 15 y 18 años o así, sensible, que te gusta el arte, o que eres DJ, o que nadie te comprende, ni tú misma, o todo junto. Las ofertas que ves por ahí son siempre del tipo “Curso de pintura al óleo en la Casa de Cultura de No-sé-dónde”… Irías, pero algo te hace dudar… Imagínate que, entre tanto, descubres una oficina de ideas que tienen un ploter de dos luchadores con máscaras de cuero, y que proponen unas “Colonias de arte” que consisten en VIVIR en el Museo Artium, durmiendo allí dentro todas las noches, durante dos semanas, a lo “Noche en el Museo”. Con invitados, creadores, músicos, DJs, que cuentan su trabajo de una manera divertida, en círculo, sin meter la chapa… Y que además te proponen pensar lo que es un Museo, cuándo se “inventaron” los museos, con qué intención, porque son como son (grandes, sin dormitorios,…) y qué podemos hacer con ellos ahora. Genial ¿no? Cuando tuve noticia de estas colonias, sólo me dio rabia una cosa: ¿Por qué no había nada de esto cuando yo era adolescente?

Aquí está el video resumen:


“El vídeo lo ha editado Victor Iriarte a partir de las imágenes que grabamos entre tod*s. Y la música es una interpretación de Mursego sobre el temazo de Dj Varela, que fue algo así como la banda sonora extraoficial del campo de trabajo.
Ahora ya toca pensar en la edición de 2010!!!”AMASTÉ-tik esaten digute jadanik interneten dagoela Dinamik(tt)ak-09 ekimenaren bideoa. Dinamik(tt)ak zer den ez dakienarentzako, nola azaldu? Ea, izena “Dinamikak” eta “Dinamita” hitzetatik dator. Imagina ezazu 15 eta 18 urte bitarteko nerabea zarela, sensiblea, arteak erakartzen zaitu, edo DJ zara, edo inork ez zaituela ulertzen, ezta zuzeu ere ez zure buruari, edo dena batera. Ikusten dituzun eskaintzak beti dira “Olio pintura ikastaroa ez-dakit-nongo Kultur-etxean”… Joango zinateke, baina zalantzan zaude… Bitartean, nolabait, deskubritzen duzu borrokalari mexikarrez mozorrotutako idealista batzuek proposatzen dutela “Arte kanpamendua museoan”, Artium museoaren barruan BIZItzeko, bertan lo eginez gauero, bi astez, “Gaua Museoan” filman bezala. Gonbidatuak, sortzaileak, pentsalariak, eta halakoak bere lanez mintzatuko dira, era dibertigarrian… Eta gainera Museoan pentsatzera gonbidatzen zaituztela, noiz “asmatu” ziren museoak, ze intentzioarekin, zergatik dira diren bezala (handiak, logelarik gabe…) eta zer egin dezakegu beraiekin gaur egun. Zoragarria, ezta? Kanpamendu hauen berri izan nuenean, amorrua eman zidan gauza bakarra: Zergatik ez zegoen halako ezer ni nerabe nintzenean?
Hona hemen bideo-laburpena:

“Bideoa Victor Iriartek editatu du denon artean grabatutako irudiekaz. Musika DJ Varelaren kantapuskaren Mursego-ren interpretazioa, hauxe izan bait zen kanpamenduaren soinu banda ez-ofiziala.
Orain 2010.ren edizioa pentsatu beharra dago!!!

“Gaurko hitza” cumple un año / ”Gaurko hitza”-ren lehen urteurrena

Hoy cumple el primer año este curioso blog en el que Maite Goñi, de Euskaljakintza, pone cada día una palabra en euskera, con su explicación, sus referencias en diccionarios, sinónimos, etc. Luego lo twittea. Es una iniciativa que me gusta, sencilla, breve, directa…
Gracias a un diálogo mantenido en twitter, empezamos a colaborar. Lo único que yo hago es realizar una ilustración de una palabra semanal. Maite se encarga de buscar las palabras, pone las voces, hace el vídeo, lo sube, etc etc etc. Aupa Maite Goñi!

ahutzeko from Maite Goñi on Vimeo.Gaur betezen du lehen urtebetetzea blog honek, bertan Maite Goñik, Euskaljakintzakoak, egunero hitz berri bat azaltzen duen webgunea. Bertan, hitzaren azalpena, sinonimoak, hiztegien erreferentziak, etab. jartzen ditu. Gero twiteatzen du. Ekimen polita da,  eta zuzena, gustatzen zait.

Twitterren izandako elkarrizketa baten ondorioz hasi ginen kolaboratzen. Nik egiten dudana da marrazkitxoa, besterik ez. Maitek hiztak bilatzen ditu, azalpenak, audioa, bideoa, internetera igo… Aupa Maite Goñi!!

ahutzeko from Maite Goñi on Vimeo.