Categories
Blog Illustration

Zorionak, Doce Miradas

Doce Miradas taldeak zazpi urte betetzen ditu, patriarkatuari egurra emanez.

Twitterren ospatzen ari dira: #dm7urte

Eskerrik asko, lagunak, ondo pasatu eta urte askotarako!

Zorionak, 12 miradas

 

Categories
Blog Illustration portraits

Elkar Hezi-ko ikasleen erretratoak

Nire Oñatiko lagun bat maisua da, Elkar Hezi ikastetxean, eta ikasturte bukaerako “orla” ditxoso hori nolabait alaitzeko, bere ikasleen karikaturiak edo erretratuak egitea eskatu zidan. Hona hemen emaitza, halako poster bat banatu zioten ikasle bakoitzari:

Lan polita izan da, delikatua (gaztetxoak eder agertu behar dira, badakizu…). Erretratuak argazkiak baliatuz pintatu ditut, digitalki. Azkenian, gustura geratu dira. Hona hemen batzuk:

E eguna ailegatu zen, eta orlaren erretratuek, eta bere sendiek ere, ebentoan parte hartu zuten:

Gaua ailegatzean, karikaturak proiektatu zuten Santa Marinako plazan paratutako pantallan, eszentakoia eta guztiz. Irrifarreak eta begirada konplizeak nagusi. Umeek “erretratatutakoa” bilatuz, lagunek ageritako lagunari animatuz, giro ederra sortu zen marrazkiak oinarri izan zuen ebentoan!

Gustatzen al zaizkizu? Zure ingurukoen erretratuak egiteko irrikitan nago!

Categories
Blog Caricaturas Illustration News Personal compiuter

“Esku ezkerraz”, Antonio Casadoren liburuaren aurkezpena, Igandean

Antonio Casado da Rocha-k idatzitako “Esku ezkerraz” poema liburuaren azalarako marrazkia egin nuen.

Eta baita ere Antonio lagunaren karikaturia, nola ez. Utriusque Vasconiae argitaletxe ausartak argitaratu du liburua.  Igandean, Larrabetzun, aurpegia elkarri ikusiko diogu.

Antoniok poesiari buruzko blog oparoa dauka, bertan hainbat poema eta haikuen itzulpenak ematen ditu, baita beste poetei elkarrizketak, eta, orohar, poesia hedatzeko bururatzen zaiona konpartitzen du.

Antonioren lana, poeta moduan, asko erakartzen nau. Alde batetik, egile eta dibulgatzaile lana egiten duelako. Bestalde, gaztelera eta euskararen arteko tensio horretan ere badagoela iruditzen zaidalako, (ni neu nagoen bezala). Gainera, ez du “gai handietaz” aritzen, gauza xumeak gustatzen zaizkio: bere familia, bidaiak, hegazkinak, ordenagailuak,… Burges puntu bat ere badauka bere poesiak, eta horrek “benetasuna” azaltzen du bere lanean, burrukalari itxura egin barik, ez burrukalarion alde edo kontra egoteagatik, “itxura egitea”-rena ez doala hortik. Zaila da ezeren itxura ez egitea, eta Antoniok zerbaitetaz planta egiten badu, poetarena da. Zer dira artistak, artisten planta egiten duten tipo xelebre batzuk baino?

Igandeko ebentorako, Antoniok, liburuaren azalerako nik egindako zirriborroekin orrialdetxo bat prestatu du. Eskerrik asko!

Egun batez, bederen, euskal letren lore ta esnegainarekin egongo naiz!