Categories
Euskaraz Illustration

STEM profesioak gazteak inspiratzeko liburuxka

Elhuyar Fundazioko lagunek “STEM profesionalak gazteak inspiratzeko” liburuxka prestatu dute. Bertan nire ilustrazioak daude. Plazer bat izan da proeiktuan parte hartzea. ‘STEM profesionalak gazteak inspiratzeko’ liburuxka pdf formatoan deskargagarri dago esteka honetan.

Aitortzen dut lehen kontaktua Graphic Recording delakoa egiteko izan zela. Elhuyarreko egoitzan Digna Couso adituaren hitzaldi batera gonbidatu ninduten, bertan marrazteko. Han harrapatu nituen STEAM delakoaren pintzelkada nagusiak, gero liburxkan agertzen den halako marrazki batean.

STEAM profesionalak beharko dira gizartean etorkizunean. Ongi prestatzen badira, lan ona eta diru sarrera dexentekin lortu dezakete oraingo gaztetxoek biharko egunean. Hala ere, gazte askok ez dut STEM maite, gehienbat, neskek. Posizionamendua (jarrera) ez delako batere indartsua, gizarte, famili eta autopertzeptzioaren hainbat faktoreengatik. Hauxe aztertu egiten da, eta hobetzeko klabe batzuk eskeini ere bai.


STEM identitatea sustatzeko, gaztetxoei transmititu behar zaie profesionalak pertsona arruntak direla.

Neskak dira gehien alboratzen dutenak STEM mundurako bidea. Lan asko egiten ari da ereduak eskeiniz, emakume langileak edonon daudela erakutsiz, baita ere uste ez duzun toki eta lanpostuetan.

Kontrazalean benetako zientzialari emakumezko eta gazteen presentzia bisuala eman nahi izan genuen. “Gu zientzialariak, zu… zegatik ez?” euskal leloaz. Ekinean da Elhuyarrek zientzialari gazteak aurkezten dituen webgunea.
Oso harrera ona izan du materiale hau eta CAP delakoren ikastaroetan erabiltzen dutela esan digu txoritxo batek. oso pozik gaude eta gehiago prestatzen ari gara! Deskargatu nahi baduzu, hona hemen esteka.

Categories
Graphic Recording

Zirriborro batzuk

Aurreko egunean, Gallas eta Txelurekin egindako lanaren zirriborroak dira hauek. Garrantzi handia dute zirriborroek, bertan ikus daitekelako ideien garapena. Ilustrazio bat egin baino lehen, ahal badut, zirriborroak egiten ditut. Graphic Recording egiten denenan zaila da, baina etxean, bezperan, gaiaz informatzen naiz interneten, eta, bai, noski, ideia nagusien zirriborroak egiten ditut. Zenbat eta gehiago, hobeto. Konparatu goiko irudia eta behekoa.

pant-2-FASE1-CASTELL-op

Beste adibide bat. Hasierako ideia bati:

sinbolo eta metafora bisual gehiago ahal zaizkio gehitu. Lan merkatura datorren pertsona bati ongietorria emateari buruzko ideia honi, ateak, etxea, mahaitxoa eta aulkiak gehitu zaizkio, eszena bat osatuz. Bi ikuspuntuen hasierako txokeari buruz ere hausnartu genuen:

Eta hona hemen ilustrazioa bukatua:

pant-2-FASE1-EUSKERA-hr-op

Beste pantalla batekin ez genuen hain azkar asmatu, eta zirriborro gehiago egin behar izan genituen. Batzuk ez ziren egokiak, eta tatxatuta ikusiko duzue:

“Escalera de caracol”… Ideia horrekin adierazi nahi genuen nola igotzen garen ehinean (prozesu positibo bat dago), bueltak ematen ditugu (Atzera eta aurrera goaz, ziklikoki, baina konturatu gabe, beti gora…) Tentsioa adierazteko ideia bisuala behabada astoegia, Kar-kar-kar!

Pertsona bat badoa lan merkatura. Beharbada zinta mekaniko batek eramaten du… berak nahi ta nahiez…

Ez genuen aukeratu leku ilun batetik argira irtetzea, ezta ere arraultz batetik irten / jaiotzearen ideiak.

 

Beste ideia batzuk… Oz-ko Maguaren filmarekiko erreferentziak…

Hona hemen egin nuen ilustrazioa, bukatua, aurreko irudien agertzen diren elementu batzukin: Eskilarak, bide luzea, motxila astuna, zailtasunak, trabak…

Hala ere, ezkorregia zelakoan, beste hobe bat egitea deliberatu genuen, eta hona hemen azken emaitza:

pant-4-FASE3-CASTELL-2-op

Politago, ezta? Ikusi nahi baduzue info gehiago ihardunaldi honi buruz, klikatu hemen!