Piztu da Hazia! Baserritarrak Euskal Herriko Unibertsitatera joan ziren beraien ikastaroen aurkezpenak egitera. Hona hemen nik egindako marrazkien aukeraketa bat, zuzenean, eta eskuz, Graphic Recording teknika erabiliz: berba egiten duten bitartean ideiak harrapatu eta zirriborro azkarren bitartez isladatu paperetan.
[huge_it_slider id=”5″]
Kartelarentzako ilustraziotxo bat ere egin nien EHNE eta GEROAko lagunei.
Bikain egon zen, bihotz handiko jendea, langileak, baserritarrak… Elikagai, gizabanako eta herrien burujabetzaz arduratutako jendea. Mezua argi jaso nuen: Ondo jan eta ondo bizi!