-
Posts
Categories
Archives
Basajendea
Links
- Amasté
- Ainize Sarasola
- Frigo Fingers
- Estanis Comella
- Demasiado Poco
- Ángela Palacios
- María ptqk
- Edokoa
- Mery Cuesta
- Fuerza Vital
- Antonio Casado
- Mi lado derecho del cerebro
- Michael Leunig
- Jerseys para los monos
- Rosa Parma
- Riot Flesh
- Alicia ahora vive aquí
- Calpurnio Pisón
- Dr Zito
- Andrés Birubao
- Hafo
- Belleza Infinita
- Bulegoa
- Peter Kuper
- Unai Requejo
- T-festa
- Telele
- Iñaki Rodriguez
- ASDFG en Pinterest de Demasiado Poco
- Mauro Entrialgo
- Ana Galvañ
- PTQK
- Joseba Eskubi
- Vudumedia
Tag Archives: surrealismoa
Abangoardia artistikoen historia (eta 2). DADAtik Pollockeraino
Zer da artea? Nola heldu dira artistak gauza xelebre hauek aurkeztera arte-guneetan? Zergatik ez da tutik ere ulertzen? Zergatik ez dute ongi marrazten, eta ikusten den bezala pintatzen? Galdera hauek erantzutea ezinezkoa dirudi, baina beharbada, artearen historia laburtuz, kontu ilun hauek argiztuko ditugu pixka bat. Aurreko egunean hasi nintzen Artearen Historiako pasadizo apasionante honekin: XX. Mende hasierako Abangoardiak. Nire ustez historiaren une interesgarrienetarikoa. Hona hemen jarraipena:
Lehen Mundu Gerrak Europa hondatzen du 1914. urtetik aurrera. Suitzan (neutrala eta fronte militarrik gabe) artista talde berezi bat bildu zen. Askok Frantziatik, Errusiatik, Alemaniatik ihesean, gerra eta egoera politiko-sozial klaustrofobiakoak atzera utzi nahian. Kafetegietan biltzen ziren, artez, kulturaz eta politikaz eztabaidatzeko. Joera erradikala izan zuten. Dadaismoa sortu zuten. Dadaismoak artearen bukaera aldarrikatzen du. Burgeseriaren kontra, ez zuten artelanik egin nahi, edo behintzat, egiten zituzten artelanak material hauskorrekoak ziren, ez ziren arduratzen itxuraz, eta bai, berriz, jarreraz, eta bere ekimenen esan-nahiaz. Collagea lantzen zuten, ensamblagea, argazkigintza, dantza, poesia. Hala ere, ulertu behar dugu nola egiten zen poema dadaista bat:
“Hartu egunkari zahar bat, edozein artikulua aukeratu, eta guraizeaz moztu hitz batzuk. Sartu paper puskak poltsa batean, eta begiratu gabe banan bana atera, eta pegatu paper batean lerroak osatuz. Emaitza da poesia dadaista.”
Arrazoia, kalitate irizpideak, edertasun klasikoa, pintura bera, eskultura, museoak,… guzti horren kontra gogor egin zuten dadaistek, manifestuekin periodikoetan, artelan bitxiekin, eskandaluekin, eta abar. Bere jarreraren oihartzunak luze iraun zuten XX. mendean. Marcel Duchamp artista bitxia da. Kritikariek bat datoz esaten XX. mendeko artistarik eraginkorrena izan zela, Picassorekin batera. “Ready-made”-a asmatu zuen, pixauntzi bat eskainiz artelan bezala. Bere lanean, arte objektuaren edertasuna baino garrantzitsuagoa da jarrera, sinbologia sexuala, denbora, artearekiko hausnarketa, eta ideiak, beranduago “Arte kontzeptuala” izango zenaren aitzindaria izanik.
Surrealismoa sortu zen ondoren, Dadaisten taldearen banaketa batetik, eta Paris izan zen hasieran Surrealismoaren hiriburua. Surrealismoak literatura, pintura, eskultura, moda, zinema, argazkigintza, collagea, altzarien diseinua eta beste diziplina asko jorratu zituen. Ametsen munduan eta subkonzienteako kontuetan oinarritzen ziren bere gaiak; idazkera automatikoa eta txiripaz sortutako kontuei arreta handia jarriz. Estetik naturalista ere bazuen, Surrealismoak, batzutan: Salvador Dali; nahiz eta besteetan abstraktua izan: Joan Miró.
Alemanian, Bauhaus eskola sortu zuten artista errusiar eta Europako erdialdeko batzuek: Kandinski, eta Klee pintoreek, Mies Van der Rohe, Gropius arkitektoek, eta beste. Diziplinen arteko mugak gainditu nahi zituzten, irakaskuntza demokratikoa eratu nahi zuten eskola honetan. Diseinua, arkitektura, musika, antzerkia, moda, eta halakoetan oso berritzailea izan zen eskola hau.
Kandinski eta Kleek pintura abstraktua antolatu nahi izan zuten. Kandinski pintura musikarekin parekatuz. Paul Klee pintura organikoagoa eginez. Mondrian eta Die Stijl (“Estiloa”) taldeak ere abstrakzionismoa landu zuten, baina planteamendu erradikalagoekin: soilik marrak bertikalak eta horizontalak erabiltzen zituzten, beti marra beltzak, eta koloreak, berriz, bakarrik primarioak: gorria, horia, urdina, zuria eta beltza.
Kubismoa Parisen sortu zen Inpresionismoak eragin zituen ismo piloaren artean: posinpresionismoa, puntillismoa, orfismoa, fauvismoa… Picasso, Braque eta Grisek egin zutena, jarrera iraultzaile bat baino, pintatzeko era berritzailea izan zen, ikuspuntu ezberdinetatik kopiatuz, koadro berean.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europa hondatuta zegoen. Artista hauek New Yorkera joan ziren. Bertako udalak diru-laguntzak eman zituen artea erosteko, ondorioz, arte-galeria asko sortu ziren, eta aberatsenek, arte modernoaren bildumak osatu zituzten. Hala hasi zen, esaterako, Guggenheim bilduma.
Estatu Batuetan, Bigarren Mundu Gerra irabazi eta gero, artista moderno bertakoa nahi zuten, “yanki” bat, europarren ideia berritzaile eta iraultzaileak, Amerikaren tradizioarekin uztartuz. Jackson Pollock berehala famatu bihurtu zen. Indioen dantzak eta ohiturak erabiltzen zituen lurrean botata zegoen oihal handi batean pintatzeko. Pintatzeko era garrantzitsua zen, “action painting” deitzen dena. Bera ere pertsonaia egokia zen: biolentoa, alkoholikoa, kotxe indartsuen habiadura azkarra maite zuena… abangoardien partaide askoren patu iluna jarraituz.
This one goes for the Teacher! Animo, neska!
Posted in Blog, De arte, Hezkuntza
Tagged Action painting, art, artea, artearen historia, Bauhaus, collage, Cubism, Dada, dadaismoa, Dali, Die Stijhl, Kandinski, Klee, Marcel Duchamp, Miro, Mondrian, Picasso, Pollock, surrealismoa, Van Der Rohe
1 Comment










