Categories
Animation Blog

Bideo animazio ekologistak (eta sozialak)

Aspaldian egiten ditudala bideo animazioak, marrazki bizidunak, motion graphics (nahi duzun moduan deitu). Nik uste 2.000. urtean Flash aplikazioa ezagutu nuenetik. Denetarik egin dut, komertzialak, eta enpresetarako (orain ezin erakutsi).

URA DA, GU GARA

Orain dela gutxi URA Agentziarako (Eusko Jaurlaritzakoa) egin dugu 26 (hogeitasei!!) pilula minutu batekoak. Danak online daude, Youtuben, euskaraz eta gazteleraz (bideo ezberdinak). Hona hemen hoietako pare bat:

Eta 26 bideo-animazioak, hemen, URA Agentziako webgunean.

Bai, Euskal Telebistan bota dutenak dira.

‘RESPONSEABLES’

Azti-ko lagunekin egin nituen itxasoen inguruko uren animazioak. ‘ResponSEAble’s hitz jokoekin Europako laguntza bat zegoen, eta apur horrekin sei bideo animazio egin genituen. Hauetako bakoitzak luzetxoak dira (5 minutu inguru). Hainbat bertsio egin genituen (gazteleraz, ingelesez, baten bat frantsesez, errusieraz…). Hona hemen euskerazkoak:

LASTA URAK

MIKROPLASTIKOAK

KOSTALDEKO TURISMOA

ITSAS ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

ARRANTZA JASANGARRIA SOS

Aztikoen Youtube kanalean zerrenda bat egin dute bideo guzti hauekin (Euskaraz eta gazteleraz)

ALAIA, EUSKALDUNA ETA MUSULMANA

Gaia aldatuz, SOS arrazakeria Gipuzkoako jendearekin, neska gazte baten abenturei buruz komikiak eta bideo animazio bat ere ekoiztu genuen eskutxo hauekin:

(Info gehiago)

ZAS! AKTIBATU ZAITEZ!

2016an hauxe egin nuen, ZAS! antirumor talde zoragarriarentzako. Info gehiago hemen.

Lan piloa dago han eta hemen, ezin dut dena erakutsi post bakar batean. Batzutan, ezin denbora hartu post bat egiteko ere, eta proiektua erakutsi barik gelditzen da blog honetan. Pixkanaka pixkanaka arrakala hau konpontzen joango naiz. Eskerrik asko! Ongi izan!