
Aurreko ostiralean, Aretxabaletako HUHEZI fakultatean, marrazten egon nintzen, zuzenean, Graphic Recording deitzen den teknikaren bitartez, aurkezpen batzuk.
Gaia euskararen eta euskal kulturaren transmisioa ikastetxeetan izan zen. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Jozune Zabala, SEASKAko Egoitz Urrutikoetxea, Miren Basurte Euskaltzaindiako urgazlea dena, eta bere kidea Miren Oteiza; eta MUko HUHEZIko partaideak ere egon ziren: Karmele Perez, Letizia Garcia eta Idurre Alonso.
Hona hemen nire marrazkiak:






Marrazki hauek bertan egindakoak dira, hizlariak beraien aurkezpena egiten duten bitartean. Kafearen atsdenaldian kolorea sartu nuen. Etxean, behin ekitaldia bukatua, akats ortografikoren bat zuzendu eta konposizioak apurtxo bat ikutu nituen.
Marrazki hauen bitartez aurkezpenearen ideia nagusiak grafikoki jasotzen dira, honela “akta bisual” moduko bat jasoz. Bertan egon zirenei gogorarazteko laburpen moduko bat. eta egon zirenentzako, ba, ideia bat egiteko edo. Bideoak ere egin zituzten, beraz, gaia interesatzen bazaizu, Loraldiaren webgunean info gehiago izango duzu, seguru.
Bestalde, ekitaldiaren bukaeran, hamar minututan edo, aurkeztu nituen nire marrazkiak publikoari. Urduri jarri nintzen, ez nagoelako ohituta publikoan berba egiten, eta, nola ez, nire “txistetxo” batzuk asmatu eta bota nituen. Barkatu!

(Argazkia LORALDIA eta HUHEZIko sare sozialetatik hartu dut, eskerrik asko!)
Besterik gabe, mila esker, Mikeldi Uribe-Etxeberria, Amaia Ocerin, Mikel teknikoa, eta antolatzaile talde guztiari eta hurbildu zineten guztioi!





































































