Elhuyar Fundazioko lagunek “STEM profesionalak gazteak inspiratzeko” liburuxka prestatu dute. Bertan nire ilustrazioak daude. Plazer bat izan da proeiktuan parte hartzea. ‘STEM profesionalak gazteak inspiratzeko’ liburuxka pdf formatoan deskargagarri dago esteka honetan.
Aitortzen dut lehen kontaktua Graphic Recording delakoa egiteko izan zela. Elhuyarreko egoitzan Digna Couso adituaren hitzaldi batera gonbidatu ninduten, bertan marrazteko. Han harrapatu nituen STEAM delakoaren pintzelkada nagusiak, gero liburxkan agertzen den halako marrazki batean.
STEAM profesionalak beharko dira gizartean etorkizunean. Ongi prestatzen badira, lan ona eta diru sarrera dexentekin lortu dezakete oraingo gaztetxoek biharko egunean. Hala ere, gazte askok ez dut STEM maite, gehienbat, neskek. Posizionamendua (jarrera) ez delako batere indartsua, gizarte, famili eta autopertzeptzioaren hainbat faktoreengatik. Hauxe aztertu egiten da, eta hobetzeko klabe batzuk eskeini ere bai.
STEM identitatea sustatzeko, gaztetxoei transmititu behar zaie profesionalak pertsona arruntak direla.
Neskak dira gehien alboratzen dutenak STEM mundurako bidea. Lan asko egiten ari da ereduak eskeiniz, emakume langileak edonon daudela erakutsiz, baita ere uste ez duzun toki eta lanpostuetan.
Kontrazalean benetako zientzialari emakumezko eta gazteen presentzia bisuala eman nahi izan genuen. “Gu zientzialariak, zu… zegatik ez?” euskal leloaz. Ekinean da Elhuyarrek zientzialari gazteak aurkezten dituen webgunea.
Oso harrera ona izan du materiale hau eta CAP delakoren ikastaroetan erabiltzen dutela esan digu txoritxo batek. oso pozik gaude eta gehiago prestatzen ari gara! Deskargatu nahi baduzu, hona hemen esteka.