Lantegiak sarean II ihardunaldia ZAWPen (laburpena)

Pasa den Urriaren 13an, Bilboko Zorrozaurre auzoan dagoen ZAWP-en, Euskadiko hainbat “Sormen lantegi” aurkeztu ziren. Ebentoa “Lantegiak sarean” deitu zuten, eta Eusko Jaurlaritzako Kultur saileko goi-mailako ordezkariak egon ziren, baita ere Bilboko udalekoak, ebentoari kutsu ofizial apur bat emanez.

Parte hartu nuen ihardunaldian, bai “Graphic Recording” eginez, baita ere nik ere proiektu bat bota nuelako Sormen Lantegiak (Fábricas de Creación) egitasmoan. Nire proiektua publikoan azaldu nuen (bost minututan), beste hamaika proiektu sortzaile artean.

Kontu honi buruz info gehiago dago Kultur Klikeko berri honetan , beste honetan iragarpena, Gazteaukerako blogean.

Hemen nik egindako bdeoa (osoa). Lehen erdia ebentoan bertan egin nuen, eta bigarren zatia, gero, estudioan…

Pantallaz pantalla ikusi nahi baduzu, eta nik idatzitako azalpenakin, Flickrreko nire kontuaren”Lantegiak sarean” bilduman daude marrazki guztiak. Creative Commons lizentzia daukate, beraz, zuk uste duzun moduan erabili dezakezu, libreki.