Irratia asko gustatzen zait! Marrazten dudan bitartean entzuten dut, nire mahaitxoaren intimitatean, eta kotxean goazenean ere bai. Beti egon da hor. Ni mutikoa nintzenean, Mariano Ferrerren ahotsa zen sukaldeko soinu-banda. Pablo Cabezak Euskal Rock Erradikalaren aktualitate musikal amorratua kontatzen zigun…
Beno, ba kontua da Iceberg Visual Consultingeko Javik zuzenean marrazteko enkargua pasa zidan, Donostiako Aquariumean egitekoa, Los40 irratiaren Eco Talk baterako. Pasa den ekainaren 16an zuzeneko irratsaio baten egoteko aukera izan nuen, Eider Saez zoragarria eta kitarrista baten musikarekin. Ekitaldian hainbat aktibista, profesional, kirolari eta zientzialari batu ziren, itsaso eta ozeanoen osasun ekologiko ona zaintzeko ideiak emateko. Gustuko dudan gaia da hau, eta asko landu dudana, Angel Borja zientzialariarekin, esaterako.
Bertan zeunden, besteak beste, Izaskun Suberbiola, MATER itsasontzi-museokoa, historio polita duen itsasontzia; David Sánchez Carretero, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Zikloko zuzendaria; Surfraiderreko Xavi Curto, duela urte batzuk beste ekitaldi batean marrazten aritu ginenontzat; Julen Rodríguez (Gravity Waveko CEOa) eta Borja Agote, surfista. Oso ondo!
#protecciondemaresyoceanos
#elecodelos40
Argazki batzuk uzten dizuet. Ea gustuko dituzuen!


